Ikasketa Plana

Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza eskola ofizialetan ikasketa plan berria

Erregimen bereziko hizkuntzen irakaskuntzako curriculumaren oinarrizko aspektuak ezartzen dituen 1041/2017 abenduaren 22ko ERREGE DEKRETUAK, hauek hiru mailatan antolatzen direla ezartzen du:

  • Oinarrizko Maila: ikasturte bi dauzka (A1 eta A2).
  • Tarteko Maila: ikasturte hiru dauzka (B1, B2.1 eta  B2.2).
  • Goi Maila: ikasturte bi dauzka (C1 eta C2).
  •  

Aipatutako Errege Dekretuak maila bakoitzari dagokion ziurtagiria zehazten du:

  • Oinarrizko Maila: Oinarrizko Mailaren ziurtagiriak (A1 eta A2).
  • Tarteko Maila: Tarteko Mailaren Ziurtagiriak (B1 eta B2).
  • Goi Maila: Goi Mailaren Ziurtagiriak (C1 eta C2).
  •  
80/2019 DEKRETUA, maiatzaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen ezarpena xedatzen duena, irakaskuntza horietako oinarrizko A1 mailaren, oinarrizko A2 mailaren, tarteko B1 mailaren, tarteko B2 mailaren, C1 maila aurreratuaren eta C2 maila aurreratuaren curriculumarekin batera.