Araudiak

Berrikusterako eta azkeneko emaitzari erreklamaziorako eskubidea hurrengo araudian oinarrituta dago:

  • Euskadiko Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrak arautzen dituen 201/2008 Dekretua, abenduaren 2koa.
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Erregimen Bereziko Hizkuntza Ikasketak ebaluatu eta egiaztatzea arautzeko dena, AGINDUA, 2012ko maiatzaren 15ekoa.
  • Tolosako Hizkuntza Eskola Ofizialeko Antolaketa eta Jarduera Araudia, 49 artikulua

AZTERKETEN BERRIKUSTEA

Ikasle libre zein ofizialek azterketa berrikusteko aukera dute eskaria egin ondoren. Eskaera imprimakiak Idazkaritzan edo Interneten  jaso eta entregatu behar dira. Bertan eguna, ordua eta berrikusteko lekua agertuko dira.

Ikasleak, berrikusketa egin ahal izateko eskaria azterketaren emaitzak kaleratu eta ondorengo 48 orduen barruan (2 lan egun) aurkeztu beharko du (edo 24 orduen barruan denbora eskasia balego; hau idatzizko frogan bertan aditzera emango litzateke).


AZTERKETEN EMAITZEN ARGITARAPENARAKO DATAK ETA AZTERKETEN BERRIKUSTEA ESKATZEKO EPEA.

Epez kanpo aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.

Azterketa berrikusteko eskubidea, eskatzen duen ikaslearena da modu esklusiboan (edo horren legezko ordezkariak, ikasleak 18 urte baino gutxiago baditu). Ez da onartuko azterketarekin zerikusirik ez duen beste inor eta egiaztagiri bat eskatuko dio (NAN edo familia-liburua)

AZTERKETEN EMAITZARI ERREKLAMAZIOA

1. IKASTETXEAN:

  • Epea: 48 ordu (2 lan egun) berrikustea egin eta gero
  • Prozedura: Ikastetxeko zuzendariari eskaera bidali
  • Erabakia egiteko epea: 4 lan-egunak

2. IKASTETXETIK KANPO

  • Alegazio-idatzi bat aurkeztu ahal izango du Ikuskaritzako Lurralde Burutzan.
  • Epea: 48 ordu (2 lan egun) ikastetxetik jasotako erantzuna eta gero
  • Hezkuntzako Lurralde Ordezkariari bidaliko zaizkio beti ikuskapeneko txostena eta dagokion proposamena, dagokion ebazpena egin dezan.
  • Epea: Hezkuntza Ikuskaritzan erreklamazioa aurkeztu eta 7 egun naturaleko epean.