Matrikulari Uko Egitea

2013ko uztailaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetan ikasleak onartu eta matrikulatzeari buruzkoa AGINDUAREN arabera:

  1. Edozein ikaslek matrikulari uko egin diezaioke, eskabidea aurkeztuz gero matrikula egin duen urteko ABENDUAREN 31 BBAINO LEHEN. Arrazoi justifikaturik gabe egiten badu eta hurrengo ikasturtean berriro matrikulatu nahi badu, berriro hartu beharko du parte onarpen-prozesuan.(Idazkaritza itxita egonez gero, matrikulari uko egiteko imprimakia kanpoko buzoian utzi dezakezu, ate ondoan).
    Pertsona bati ohiz kanpoko matrikula egiteko aukera eman bazaio, eta horri uko egiten badio arrazoi justifikaturik gabe, ezin izango du berriz ohiz kanpoko matrikularik eskatu hurrengo ikasturteetan hizkuntza eta kurtso bererako.
  2. ABENDUAREN 31tik hurrengo urteko APIRILAREN 30era BITARTE, deialdiari uko egitea onartuko da soilik gaixotasun larria, istripu garrantzitsua edo beste edozein gorabehera larri eta ustekabeko gertatu bada, behar bezala justifikatuta dagoela uste badu Zuzendaritza Taldeak, eta Ordezkaritza Organo Gorenak ontzat emanda. Arrazoi horien artean sartzen dira etxez aldatzea, lantokiz aldatzea edo ikasleak ikasketa ofizialak egiten dituen tokia aldatzea, baldin eta aldaketa horien ondorioz ikasleak ezin badu matrikulatuta dagoen eskolara joan.
  3. Edonola ere, matrikula-deialdiari uko egiteko eman den arrazoia egiazkoa dela frogatu beharko du ikasleak. Horretarako, egoki diren eta zalantza guztiak uxatuko dituzten egiaztagiriak aurkeztuko ditu ikasleak matrikulari uko egiteko eskaerarekin batera. Egoki diren ondorioak izan ditzaten, ikastetxeak gordeko ditu eskaera-orriak nahiz aurkeztutako agiri guztiak.
  4. MAITZAREN 1etik AURRERA, ordea, istripu edo gaixotasun larriren bat izan eta gertakizun hori egoki justifikatu duten ikasleek soilik egin ahal izango dute uko. Uko egiteko eskaera onartzeko ezinbestekoa da ikaslearentzat guztiz ezinezkoa izatea azken ebaluazioko probak egitera joatea, eta ordurako ikasleak proba horietakoren bat egin ez izana.
  5. Artikulu honetan jasotako arrazoiengatik ikasleak matrikulari uko egiten badio ere, ez du ordaindutako prezio publiko osoa edo haren zati bat bueltan jasotzeko eskubiderik izango.


    ESKARIA ONLINE EGITEKO