Prezio Publikoak

2018/2019 ikasturtean ikasle ofizial izateko prezio publikoak ondoren azaltzen direnak dira:

Kurtso eta hizkuntza bakoitzeko:

  • Ikasle ofizialak: 72,36€
  • Ikasle libreak (zikloko eta hizkuntzako, 2017-18): 36,18€

Matrikula ordaintzeko era:

Matrikularen aplikazioan agertzen diren argibideei jarraitu, Interneten.

Administrazioari matrikula ordaintzeko www.eoieuskadi.net erabili behar da derrigorrez:
. on-line: ordainketa norbere ordenadorearen bidez egin kreditu txartela erabiliz, edo bankuaren bidez sistema elektronikoa erabiliz.
. off-line: ordenadorearen bidez ordainketa eskakizuna inprimatu, eta dokumentu hori, banku edo aurrezki kutxa batera eroan edo kutxa automatiko baten bidez ordaindu.

Oharra: Matrikula formalizatu ostean ez da oker egindako diru-sarrerarik itzuliko.

Salbuespenak eta hobariak:

  • Kuotaren salbuespen osoa izango dute kategoria bereziko familia ugarietako kideek.
  • Terrorismoaren Biktimentzako laguntzak arautzen dituen 2002/214 Dekretuko 9. artikuluan aipatzen diren kasuetan dauden ikasleek ere, ez dute ezer ordaindu beharrik izango.
  • Ehuneko 50eko hobaria izango dute kategoria orokorreko familia ugarietako kideek.