Modalitateak

IKASLE LIBREAK

Ikasle librea Hizkuntza Eskola Ofizialean Oinarrizko Maila, Tarteko Maila, Goiko Maila edo Gaitasun Maila agiriei dagozkien frogak egiteko soilik matrikulatzen dena da.

Ikasle libreek ikasturte batean azterketa deialdi bakar bat izateko eskubidea dute.

Ikasle librearentzat ez dago deialdi mugarik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi matrikula librea.

IKASLE OFIZIALAK

Ikasle ofizialek klasera erregulartasunez joateko eskubidea eta obligazioa dute.

Oinarrizko, Tarteko eta Goiko mailak gainditzeko 4 azterketa-deialdi dauzkate ikasleek. Salbuespen gisa zuzendaritza taldeak, ikasleak eskatuta eta dagokion irakaslearen proposamenez, graziazko beste deialdi bi baimendu ditzake ikasturteko. Atal honen bukaeran grazia-deialdirako eskaera inprimakia deskarga dezakezu.

Ikasleak, deialdi guztiak ikasturtea gainditu gabe amaituz gero ofizialtasuna galduko luke suspenditutako hizkuntza horretan, azterketak modu librean egiten jarraitzeko aukera izanik.

Informazio gehiago nahi izanez gero ikusi matríkula ofiziala.