Klaseetara etortzea

ZERRENDAK

Baimendutako hutsegiteen erdira (9 eskola-egun) iritsi diren ikasleen zerrenda aldizka argitaratuko da HEOko leihoetan, eta gehienekora (ehuneko 25) iristen direnean, hau da, 18 eskola-egun, idatziz jakinaraziko zaie. Adinez txikikoen kasuan, hutsegiteen gehieneko kopuruaren erdia gainditu delako komunikazioa idatziz ere bidaliko zaie guraso edo tutoreei.

1.-ASISTENTZIA-FALTA ERDIA DUTEN IKASLEEN ZERRENDA

  • FRANTSESA
  • INGELESA

2.-ASISTENTZIA-FALTA GUZTIA DUTEN IKASLEEN ZERRENDA (OFIZIALTASUNA GALTZEA)

  • FRANTSESA
  • INGELESA

KLASEETARA ETORTZEA

Klasera behin eta berriro ez etortzeak eta justifikaziorik gabe, eskolatze eskubidea eta hurrengo ikasturtean matrikularako lehentasuna galtzeadakar. Halere, ez da dagokion azterketarako eskubiderik galtzen. Gainera, A1 eta B1.1 mailetan, ikasleak ebaluazio jarraia izateko eskubidea galdu egingo du (AGINDUA, 2012ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Erregimen Bereziko Hizkuntza Ikasketak ebaluatu eta egiaztatzea arautzeko dena. 7. Artikulua

Gehienezko ez etortze kopurua ikasturteko ikastordu guztien ehuneko 25 da.

Ez etortzea aurreikusita badago, gertatu baino lehen justifikatu beharko du irakaslearen aurrean. Ez badago aurreikusirik (gaixotasuna, istripua,...), gertatzen den hilabete amaitu aurretik egiaztagiria aurkeztu egin beharko du, irakaslearen aurrean.

Adinez nagusi diren ikasleen hutsegiteen justifikazioa ikasleak berak egin behar du, edozein lan-harremanetan eskatzen direnen antzeko ziurtagiriak aurkeztuta. Ikasleak irakasleari emango dio ziurtagiria eskolara itzultzen denean, edo, luzaroan bertaratu behar ez badu, absentzia hasi eta bi aste igaro aurretik.

ADIN TXIKIKO IKASLEAK

Adin txikiko ikasleen hutsegiteak gurasoek edo tutoreek justifikatu behar dituzte. Guraso edo tutoreren batek ikasleren baten huts egiteak behin eta berriz eta irizpiderik gabe justifikatzen dituela uste bada, ikasketa-buruak bestelako ziurtagiriak aurkezteko eskatu ahal izango dio.

Adinez txikia den ikasleak klasea bukatu baino lehen atera behar izanez gero, gurasoek edo tutoreek sinatu beharko diote horretarako baimena.

Irakasleen balizko hutsegiteen kasuetarako, adinez txikia den ikaslearen guraso edo tutoreei bidaliko zaie baimen bat kasu horietan eskolatik atera ahal izateko, gainontzeko ikasleen modura, Baimen hori behar bezala sinatuta bueltatu beharko dute eskolara.

Ahal den guztietan, irakaslearen hutsegitea SMS baten bidez jakinaraziko zaie guraso edo tutoreei, beraiek emandako telefonora bidalita.