Informazio Orokorra

Matrikula egiteko epea 2019ko otsailaren 4titk, 10:00etatik otsailaren 21era,  13:00ak arte izango da.

Eskola guztiek, beraz, ematen dituzten hizkuntzetako maila guztietan egingo dituzte probak.

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak:Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonek eta azterketarako laguntza eskaria egin badute eskabide orrian, gaurkotutako mediku-agiria edo desgaitasun-agiria aurkeztu beharko dute. Horrelakorik adierazi ezean, ez zaie curriculumean sartzeko edo ebaluazio-probak egiteko behar duten laguntzarik bermatuko.
Aipatutako dokumentazio hori paperean aurkeztu beharko du eskatzaileak matrikulatu nahi duen eskolan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako proba libreen deialdia arautu eta probak nola egingo diren Ikastetxeen zuzendariaren ebazpenaren arabera:

  • Matrikula egin nahi dutenek Internetez bakarrik egin ahal izango dute, web orri honen bidez:

http://www.euskadi.eus/heo/

  • Matrikulatzeko 16 urte eduki behar dira edo 2019an bete.
  • Matrikula libreak ikasturte bakoitzean azterketa-deialdi bakar baterako eskubidea emango du.
  • Hizkuntza berean, pertsona bakoitza Eskola eta maila bakar batean matrikulatu ahal izango da araubide librean.
  • Hizkuntza berean ezin da erregimen ofizialean eta librez aldi berean matrikulatu.

Eskabideko datuak bete ondoren, dagokion prezio publikoa ordaindu beharko da (36,18€ edo dagokion txikipena), web orri honen bidez http://www.euskadi.eus/heo/ , bi modu hauetako batean:

a) On-line ordainketa. (Internet bidez). Norberaren ordenagailutik ordainduko da, banketxera joan gabe.

b) Off-line ordainketa. "Ordainketa-gutuna" agiria inprimatu eta banketxe edo kutxazain automatiko batera joan beharko da ordaintzera.

Prezio publikoa ordaindu beharrik ez dutenek ere matrikulatzeko prozedurarekin jarraitu beharko dute.ordainketa-gutuna inprimatu arte; gutun horretan agertuko da ez dutela ezer ordaindu behar. Ordainketa-gutuna inprimatzen ez bada, matrikula-prozesua ez da burutuko eta, beraz, matrikula ez da baliozkoa izango.

Salbuespen eta hobariak:
1. Maila orokorreko familia ugaria,prezio publiko erdia ordaindu behar du.
2. Maila bereziko familia ugaria, kuota osoa salbuetsita.
3. Era berean, terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonek kuota guztia salbuetsita izango dute.

Ordainketa egiteko epea: otsailaren 4tik, 10:00etatik otsailaren 21era, 13:00ak arte bukatzen da . Epe horretan ordaindu ez dutenak matrikula egiteko prozesutik kanpo geratuko dira.

2019ko otsailaren 22a arte, 13:00ak arte dokumentazioa (prezio publikoaren salbuespena, beste Elkarte Autonomo bateko Familia ugaria, atzerritarrak eta Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikaslea) aurkezteko epea izango da.

2019ko otsailaren 26an  web orrian argitaratuko dute onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Baztertua izan denak erreklamazioa aurkezteko epea: otsailaren 27an bukatzen da.

2019ko otsailaren 28an web orrian argitaratuko dute onartuen eta baztertuen behin-betiko zerrenda.