Documentazioa

Eskabidean Arduratasun-Aitortza sartuko du eskaera egiten duenak, eta honako hauek adierazi: emaniko datuak egiazkoak direla; horrela ez balitz, erantzukizuna eskatu zaio; baimena emango dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari beharrezko egiaztatzeak egiteko behar diren erakundeetan.

Behin egiaztatuta eskatzaileak aurkeztu dituen datuak, eta ziurtatuta ordainketa egin duela, Hizkuntza Eskola Ofizialek 2018eko martxoaren 5ean (14:00etatik aurrera) argitaratuko dute onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda (baztertzearen arrazoia zehaztuz), hizkuntza eta maila bakoitzean. Informazio hori eskoletako iragarki-taulan eta aipatutako web orrietan argitaratuko dira:


www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-heoi/eu 


Eskabidea egiten duenak orri horietan kontsultatu ahal izango du. Horretarako, NAN edo nortasun-agiriaren zenbakia sartu beharko du eta iraungitze-data. Eskabide bat baino gehiago egin badu, kontsultatu ahal izango du denen egoera.

Hurrengo kasuetan dokumentazioa aurkeztu behar duten:

  • Norvegia, Islandia, Liechtenstein, Suitza eta Espainia ez beste Europar Batasuneko herrialdeetakoak izanik, Atzerritarren Identifikazio Txartelik ez dutenak , beren herrialdean emandako beste dokumentu ofizial baten bidez identifikatu ahal izango dira. Kasu horietan, emandako identifikazio-datuen egiazkotasuna egiaztatzeko, dagokion agiria aurkeztu beharko da hizkuntza-eskolan.
  • Matrikula egin dutenek adierazi baldin badute, EAEtik kanpoko familia ugari batekoak direla, hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
  • Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eta probak egiteko laguntza behar dute.
  • Halaber, terrorismoaren biktima direla eskabidean jasota utzi dutenek horri buruzko egiaztapena aurkeztu beharko dute.

Aipatutako dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2018ko martxoaren 1a 13:00ak arte izango da. Aurkezten ez bada, prozesutik kanpo geratuko da eskatzailea, ordaindutako zenbatekoa berreskuratzeko eskubideri gabe.

Baztertua izan denak ERREKLAMAZIOA aurkeztu ahal izango du Hizkuntza Eskola Ofizialean bertan, egokiak iruditzen zaizkion agiriak erantsiz. Erreklamazioa egiteko, matrikula egiteko erabili duen web orrian dagoen edo Hizkuntza Eskola Ofizialak emango dion inprimakia erabili ahal izango du. Eskabide bitan edo gehiagotan baztertua izan bada, erreklamazio bana aurkeztu beharko du, bakoitza dagokion Hizkuntza Eskola Ofizialean. Erreklamazioa aurkezteko epea 2018ko martxoaren 7an amaitzen da.

2018ko martxoaren 9an (14:00etatik aurrera) onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrendak Eskolan eta web orrietan argitaratuko dira.

OHARRA: Prozesuko edozein unetan utzi daiteke kanpoan eskatzailea, baldin eta deialdiko betekizunen bat betetzen ez duela egiaztatzen bada; eskatzaileak proba egin badu ere, kanporatu ahal izango da.