HLO HIZKUNTZA AGIRIAK ETA ESKOLA AGIRIAK

1.- HLO HIZKUNTZA AGIRIEN ESKAERA (TITULOA)

.-  Autonomia eta estatu mailan erregistratuta geratuko dira.

.-  Azterketa egin den Eskolan baino ezin dira eskatu.

.-  Eskatu ahal izango dute:

- Ekaineko deialdian gainditu duten ikasleek, maila gainditu den ikastaroaren uztailaren 1etik aurrera.

- Iraileko deialdian gainditu duten ikasleek, maila gainditu den ikastaroaren irailaren 15etik aurrera.

.- Maila guztietako agiriak eskatu daitezke:

- Oinarrizkoa (A2)
- Tartekoa B1 eta Tarteko B2
- Aurreratua (C1)

.-  ESKAERA ORRIA Interneten batu behar da, bertan agertzen diren jarraibideak bete eta dagokion tasa ordaindu:

- Orokorrean: 22,52€
- Kategoria orokorreko kide anitzeko familietako kideak : 11,27€
- Kategoria bereziko kide anitzeko familietako kideak: 0€
- Terrorismoaren biktimak: 0€

2.- ESKOLA AGIRIEN ESKAERA

.-  Doakoak eta momentuan jasotzen dira

.-  Eskatu ahal izango dute:

- Ekaineko deialdian gainditu duten ikasleek, maila gainditu den ikastaroaren uztailaren 1etik aurrera.

- Iraileko deialdian gainditu duten ikasleek, maila gainditu den ikastaroaren irailaren 15etik aurrera.

BI ESKOLA AGIRI MOTA DAUDE:

1.- 2015-16 ikasturtea baino lehenago ikasketak egin duten ikasleentzat

- Eskolako Idazkaritzan eskatzen dira.

- Momentuan jasotzen dira NANa aurkeztuz.

2.- Eskola Agiri Digitalak

- 2015-16 ikasturtetik aurrera ikasketak egin duten ikasleentzat.

- Web orrian dagoen ESKAERA ORRIA bete behar du (bertan agertzen diren jarraibideak bete)

- Posta elektronikoaz bidaliko zaio.

- Eskola Agiri digitala egiazkoa den ala ez jakin liteke, bilagailua erabilita, egoitza elektroniko honetan http://euskadi.eus/lokalizatzailea.