Prozedura eta Argibideak

MATRIKULA OFIZIALA

PLAZA HUTSEN AURREZ-AURREKO ESLEIPENA: Urriaren 22an

Datorren 2019-2020 ikasturtetik aurrera, Hizkuntza Eskola Ofizialetarako MATRIKULA OFIZIALA IKASGUNEA plataformaren bidez egin ahal izango da SOILIK.  (https://ikasgunea.euskadi.eus/eu)

Plataforma hori ikasleek honetarako erabili ahal izango dute:

  • Matrikula eskaera egiteko
  • Matrikula eskaera kontsultatzeko
  • Onartuen eta baztertuen zerrenda kontsultatzeko
  • Dokumentazioa aurkezteko
  • Erreklamazioak eskatzeko
  • Ordainketa egiteko
  • Eskola Agiri Ofizialak eskuratzeko

IKASGUNEA erabili ahal izateko, ikasleek DERRIGORREAN erregistratuta egon beharko dute plataforman. Erregistratzeko derrigorrezkoak izango dira:

Baliozko identifikatzaile bat, hauen artean:

NANNortasun Agiri Nazionala, edo

AIZAtzerritar Identifikaziorako Zenbakia, edo

HNA Hezkuntza Nortasun Agiria (pertsona bakoitzaren  Zenbakia)

Eta baliozko posta elektronikoa eta pasahitza (ikasleek datu horiek behar izango dituzte geroago plataformara sartu ahal izateko)

Orain arte Pasaporteaz edo NAN eta AIZ ez den beste edozein identitate- dokumentua erabiliz matrikulatzen ziren ikasleek DERRIGORREAN  HNAz (Ikaslearen Zenbakiaz) erregistratu beharko dute IKASGUNEAn. HNAa ez badaukate, eskolan eskatu beharko dute. Horrelakoetan, eskolak berak egingo du eskaera.

Plataformara sartu ahal izateko, IKASGUNEA plataforman erregistratzeko emandako posta elektronikoaz eta pasahitzaz egingo da.
TALDEEN ORDUTEGIAK:    FRANTSESA    -     INGELESA
Araudia:

MATRIKULATZEARI BURUZKO AGINDUA

2019-2020: MATRIKULATZEKO EBAZPENA

AZKEN-AZKENEKO DEIALDIA: Irailaren 18ko 13:00etatik, urriaren 3ko 13:00ak arte
HEZKUNTZA-PREMIA BEREZIAK dituzten ikasleak:   ESKAERA ORRIA

Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonek horren berri eman beharko diote ikaste¬txeari eskabidea egiteko unean. Ez badute hori jakinarazten, ez zaie curriculum-laguntzarik edo ebaluazio-probak egiteko behar duten laguntzarik bermatuko.

 (AGINDUA, 2013ko uztailaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetan ikasleak onartu eta matrikulatzeari buruzkoa).

Inprimakia Interneten bidez beteta bidali.

ORDUTEGI ALDAKETA

MAILA ALDAKETA

Indarreko matrikularen lekualdaketa URRIAREN 28tik aurrera eskatu ahal izango da.