Eragin Esparrua

Ikasle guztiek, ofizialek zein libreek, ohiko etxebizitza duten eragin eremuan matrikulatu beharko dute, beti ere eskola horretan nahi duten hizkuntza irakasten bada.

Halere, HEO baten eragin eremuan lanean edo ikasten dabiltzanak edo aldi baterako biziko direnak ere bertako eskolan matrikulatu ahal izango dira aurretiaz dagokien ikastetxe, enpresa eta abarren ziurtagiria aurkeztuta, Eskola berak zein Hezkuntza Saileko Inspekzio Teknikoak egiaztatuta.